Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Dkluba

DKluba-Web

Dkluba marka berria sendotu eta indartu egin zen 2017an eta lortu du musika independentearen eta programaren arteko identifikazioa. Hala, Dklub zirkuituak lau zutarri nagusi ditu: kultur etxeetan programatutako kontzertuak; bertako musika taldeekin aritzea; tabernen programazioa laguntzea; eta kolektiboek antolatutako jaialdiak sostengatzea.

64 kontzertu programatu ziren, eta 17.467 ikus-entzule izan ziren kontzertuotan. Aipamen berezia merezi du Intxaurrondo kultur etxean antolatu ziren kontzertuen arrakastak, izan ere, hiru sold out gertatu ziren udazkenean ia-ia jarraian: Glaukoma, Nuevo Catecismo Católico eta Bidehuts 10 urte. Era beran, etxe horretatik pasatu ziren Bigott, Ivan Ferreiro, 7 notas 7 colores, Hesian, Julieta Venegas, Los Tiki Phantoms, Gatibu, Cracker, El Twanguero, León Benavente eta Adrián Costa.

Dklubaren beste hitzordu handi bat kalean izan ohi da, Musikaren Eguna ospatzeko, Fnac-ekin lankidetzan. 2017an, 3.000 lagunetik gora hurbildu ziren kaleko agertokira, Loiola kalean, Smile, Iseo & Dodosound, Capitán Tortuga, Ladrones de Guitarras eta beste artista batzuen emanaldiekin gozatzeko.

Aipamen berezia merezi du 2017 urtean Glad is the Day jaialdiak. 2016 Kultura Hiriburutzaren legatua den ekimen hori Donostia Kulturaren gain geratu da eta Dklubaren barruan integratuta geratu da zirkuituko jaialdi gisa. Dabadaba eta Bukowskirekin batera, egun osoko jaialdia antolatu zen abuztuaren 6an Cristina Enea parkean eta bertan aritu ziren 16 musika talde, estilo eta jatorri oso desberdinekoak. Parkea jendez lepo bete zen eta aurrerantzean udako musika festa handia izateko bokazioa duela dirudi.