Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum

Literaktum-Web

Literaktum jaialdiarentzat berrikuntza eta zabalpen urtea izan zen 2017. Lehen aldiz, datak aldatu ziren eta maiatzean beharrean azaroan izan ziren jaialdiko bi asteak. Emaitzak erakutsi zuen data aldaketak on egin diola jaialdiari.

Beste berrikuntza handia Literaktum Txikia azpiprogramaren sorrera izan zen, hau da, haurrak eta literatura batzen dituen lan ildo berri bat. Horretarako, ipuin kontaketak, antzerkiak eta ilustrazioak eskaintzen duten lengoaiak erabili ziren haurrak irakurzaletasunera, eta beraz, literaturara gerturatzeko.

Literaktumen parte hartu zutenen artean, nabarmentzekoak dira Almudena Grandes, Rosa Montero, John Banville eta David Foenkinos. Zenbaitetan aretoak txiki geratu ziren, nahiz eta zenbait emanaldi lehenengoz streaming bidez eman ziren. Aipatzekoa da, adibidez, Ekialde hurbila, muinak eta ertzak liburuaren inguruko solasaldia Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzarekin.

Literaturaz hainbat ikuspuntutatik, zenbait hizkuntzatan eta formatu desberdinetan gozatzeko proposamen bat da Literaktum, sarean egindako jaialdia. Literaktum energia-metaketa da. Donostia Kulturako Kultur Ekintza, Liburutegi Zerbitzua eta San Telmo Museoa elkartu egiten dira Koldo Mitxelena Kulturunearekin, Gipuzkoako Liburuzainen Elkartearekin eta Euskal Idazleen Elkartearekin, sareko jaialdi bat sortzeko. Taldeen elkartze horri esker, Literaktumek ertz guztietatik eta era guztietako jendearentzat ekiten dio literaturari.