Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia

Clausura-Web

Udaleko Giza Eskubideen arloak antolaturik, 2017koa 15.a izan zen. Dagoeneko, Zinemaldia zinema sozialaren erreferente argia da Estatu osoan.

Memoria historikoa, babes bila dabiltzan pertsonen egoera, lan-gatazkak edo autismoa izan ziren, besteak beste, film luzeek, eztabaidek eta Victoria Eugenia Antzokira –zinemaldiaren egoitza nagusira– gonbidaturiko pertsona ospetsuek jorratutako gaiak. Ama, nora goaz? dokumentalaren emanaldia nabarmenduko dugu, eta horrekin batera Emeek emana erakusketa, Intxorta 1937 Kultur Elkartearena, biak ere Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktima izandako euskal emakumeei eskainitako omenaldiak.

2017ko sari berezia Deepa Mehta zinemagile hinduari eman zitzaion; hala, urte horretan ere, giza eskubideen aldeko emakume sortzaileei merezi duten garrantzia emateko apustuari eutsi zitzaion.

Zinemaldiak pedagogia-lana eginez jarraitu zuen, gida didaktikoak eskaini baitziren ikasleentzat programaturiko film guztiak ikasgeletan lantzeko. Eta ez dira ahaztu zenbait kolektiboren irisgarritasuna hobetzeko egindako aurrerabideak ere (audiodeskribapena, azpidatzi egokituak...).

2017ko jarduera paraleloen artean, aipatzekoak dira, halaber, erakusketa hauek: Fernando Buesa Fundazioaren Giza eskubideen aldeko tira, Amnesty Internationalen Kolonbia, bake iheskorra, eta Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen beste ekitaldi bat.