Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Clausura-Web

XXVIII. Astea bere ildoari atxiki zitzaion, zinemaldia urteko produkziorik onenen erakustoki izan dadin eta, horrekin batera, sortzaileen eta generoaren zaleen arteko topagune.

Errementari euskal produkzioari emandako ikus-entzuleen saria amaiera polita izan zen sortzaile gazteen aldeko apustu gisa; kasu honetan, Paul Urkijo zuzendariak jaso zuen. Gure folklorean oinarritutako fantasia eder hau, euskaraz grabatua, puntu gorenetako bat izan zen Astean, baina izan ziren beste batzuk ere.

Lehiaketen alorrean, gogor eutsi zitzaion film laburren aldeko apustuari, hiru sailetan banatuta. Hain zuzen ere, aurreko urteetan film laburra aurkeztua zuten zenbait zuzendarik beren lehen luzea aurkeztu zuten 2017an: Matar a Dios.

Zaleek oso ondo hartu zituzten Fantaterrorezko zine espainiarrari egindako omenaldia –Maria José Cantudo ageri zen kartelean–, Mil gritos en la noche erakusketa eta beste jarduera batzuk.

2017ko beste apustu nabarmen bat genero honetako emakume zinemagileei gogoeta eta agerbidea eskaintzea izan zen, film-ziklo sendoa izan baitzen, eta Theda Bara musa wamp-a agertu zen kaleko inaugurazioan eta Asteko beste une batzuetan.

Donostiako eragile publiko eta pribatu berriek hartu zuten parte Astean, apustu ludikoa eta kalitatezkoa eginez; besteak beste, Kutxa Kultur, Ubik Tabakalera eta Super Amara. Zenbait ekintza sustatu zituzten fantasiaren birus ongarria hedatzeko.