Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoa

Museoen Eguna 2017

2017an zehar museoan ohiko lan erritmoa berreskuratu da hiriaren Europako kulrur hiriburutzaren ostean, emaitza positiboekin. Bai programazioari erreparatuta eta baita bisita kopuruari erreparatuta, urtean zehar erritmo bizia mantendu da, eta bisitari kopurua 2016aren aurretik zegoena baino handiagoa izan da, 136.000tik gorakoa.

Museoko barne lanak ere ildo ezberdinak jorratu ditu, ondarearen zaharberritzea, argitalpenak, sare sozialetan presentzia edo askotariko jarduerak barne hartuz -ondarearekin erlazioa dutenekin hasi eta gizartearen egungo kezkei erreparatzen dieteneraino-. Erakusketak ere, ohikoa den bezala, gai ezberdinak izan dituzte oinarri: Hitchcock, arte garaikidea, museoaren funtsetako argazki bildumako aukeraketa bat, Guernica-ri omenaldia 80. urteurrenean...

 Memoria jaitsi: San Telmo