Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendo KE

scali1

Kultur etxean egindako erakusketen maila interesgarria izan da, eta bereziki, zinemarekin lotutakoak nabarmendu ziren: Fernando Mircalaren Zinema, papera eta guraizeak eta Pedro Usabiagaren Mila garrasi gauean. Aipatzekoa da ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzari In&At erakusketarekin egindako omenaldia; hain zuzen ere,egitasmo horrekin eman zitzaion amaiera Hiriburutzarekin lotuta egindako lanei. Aipamena merezi dute Jose Luis López Ros artistaren mosaikoekin egindako erakusketak eta Sophie Collen Scali eta Jean Luis Tartas artisten eskultura eta margolanekin egindakoak. Zientziaren mundua ere jorratu dugu Nanogunerekin elkarlanean antolatutako Ibilaldi bat nanomunduan barrena erakusketarekin.

 Memoria deskargatu: Okendo (pdf)