Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ekoizpena

 PRODUCCION irudia

2017an, Donostia Kulturako Produkzio Unitateak 750 ekoizpen baino gehiago egin zituen, Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, San Telmo Museoan, Kursaal zentroan eta beste gune batzuetan egindakoak batuta.

Ekoizpenotan sartzen dira Antzerki Feria, Giza Eskubideen Zinemaldia, Olatu Talka, Jazzaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, bai eta Zinemaldiarekin eta beste erakunde batzuekin izandako beste lankidetza batzuk ere.

Donostia Kulturaren produkzio horiez gainera, 2017an beste entitate eta erakunde batzuei ere eman genizkien gure zerbitzuak.

  • Kursaal Eszenaren kontzertuak (musika klasikoa eta herri-musikak).
  • Musika Hamabostaldiaren kontzertuak Kursaal Jauregian, Victoria Eugenia Antzokian, San Telmo Museoan, bai eta beste gune batzuetan ere.
  • Produkzio Koordinazioa, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin batera, Victoria Eugenia Antzokian.
  • Gabonetako Kontzertua (El Diario Vasco).
  • Konstituzio Plazaren 200. urteurrena eta Donostiako Orfeoiaren 120.a ospatzeko ekitaldia, Donostiako Udalaren ekimenez.
  • Alicia Amatriain dantzari donostiarrari egindako omenaldi-ekitaldia, Donostiako Udalak antolatua.
  • 2018ko Urrezko Danborra izendatzeko ekitaldia, Donostiako Udalaren ekimenez.