XXIII: dFERIAn, 30 ikuskizunen 35 emanaldi programatu ziren 11 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia), Imanol Larzabal (Lugaritz), Intxaurrondo K.E., Tabakalerako Patioa, Zabaltza eta 1. guneak eta DSS2016 Guneko Hangarra. Guztira, 8.007 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute eta, batez besteko guneen betetze maila % 85koa izan zen..
Guztira, 13.000 lagunek parte hartu zuten ferian, ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontuan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea hobetuz, 5 emanaldi gutxiago izan ziren arren. Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantentzen da.
Akreditatu kopuruari dagokionez, 423 profesional izan ziren guztira. 2016Ko kopurua %5 handitu da: 159 programatzaile, 53 banatzaile, 138 ekoizle eta konpainien ordezkari, 20 kazetari eta bestelako 53. Espainia, Polonia, Eslovenia, Kroazia, Holanda, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil, E.E.B.B., Costa Rica, eta Kolonbiako programatzaileak izan ziren dferian.
Jarduera paraleloetan 5.113 lagunek parte hartu zuten:
30 ikuskizunen 35 emanaldi programatu dira. Horietatik, % 60a modu bateko edo besteko estreinaldiak izan ziren:
Euskaraz bi emanaldi izan ziren: Koadernoa zuri, Hika Teatroa eta Hariak, Ertza Konpainia.
Konpainiek dFERIAren aldeko apustua egin zuten, euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho gisa hartuta.%50 antzezlanak izan ziren, %40 dantza ikuskizunak eta gainerako %10, diziplina anitzekoak. Jatorriari dagokionez, %54 euskal ekoizpenak izan ziren, %26 espainiarrak eta %20 atzerrikoak.
XXIII. DFERIA arrakasta handiz bukatu zen, konpainien maila artistiko handiari esker. Arte eszenikoen sektoreak feriarekiko erakutsi zuen atxikimendua handia izan zen, eta publikoaren harrera, bikaina.
dFERIAra hurbildu ziren ikusle eta profesional kopuruak gainditu egin zuten aurreikusitakoa. Azpimarratzekoa 2014tik % 40 hazi zela akreditatutako profesionalen kopurua. Bestalde, aurkeztutako ikuskizunek kalitate handia izan zuten, eta euskal antzerkiaren eta dantzaren mailaren erakusgarri izan ziren, bai ikusleentzat, bai komunikabideentzat, bai profesionalentzat. Nabarmentzekoa izan zen, halaber, nazioarteko aintzatespena lortu zuten zenbait artista eta ikuskizun izan zirela gure artean.
Duela zenbait edizio finkatutako erronka guztiak gainditu ziren, eta, hala, kalitatezko programazio berritzailea eskaini zen, eta orekatua, dantza eta antzerkiari begira. Guztion artean –sektorea, administrazioak, prentsa eta ikusleak-, ezagutzera eman zen dFERIAk egiten zuen lana antzerki eta dantza arloa sustatzen eta bistaratzen.
dFERIAk ahalbidetu zituen eta oraindik ere ahalbidetuko dituen salerosketen aurreikuspen-datuei begira ere, baikorrak izateko motiboa dugu.
Atzerritik etorritako zenbait profesionalek, bestalde, berriz ere interes handia azaldu zuten euskal antzerkia eta dantza beren herrialdeetan programatzeko.
Horrenbestez, nabaria da dFERIA errotzen ari dela, eta lau berritasun nagusi azpimarratuko ditugu:
dFERIA errotzearen aldeko erronkan, berebiziko garrantzia du, orobat, aurreko edizioetan emaitza interesgarriak ekarri zituzten berritasunak indartzea eta sendotzea; hala nola, besteak beste:
Amaitzeko, zinez eskertu nahi ditugu azken urteetan lankide izan ditugun administrazio-erakundeak: INAEM, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Halaber, ezin aipatu gabe utzi KUTXA, SGAE Fundazioa, DSS2016EU, Etxepare Institutua, OARA (Office Artistique de la Région Aquitaine), AC/E (Acción Cultural Española) erakundeen ezinbesteko lankidetza. Urtero bezala, bereziki eskertu nahi dugu euskal antzerki eta dantza konpainien parte-hartze aktiboa, oro har, eta, zehazki, Euskal Antzerki eta Dantza Konpainien Elkartearena (Eskena) eta Euskal Aktoreen Batasunarena (EAB), hala nola Artez aldizkariarena. Bestetan bezala, haiek guztiek euren alea jarri zuten 2017an, eta ahalegin berezia egin zuten, baita ekonomikoki ere. Esker ona adierazi nahi diegu, halaber, komunikabideei eta bertako profesionalei dFERIAri emandako babesagatik, eta, azkenik, eta batez ere, publikoa eskertu nahi dugu: izan ere, azken urteetako joera jarraituz, haiei esker ikuskizun-aretoak beteago daude urtetik urtera, eta hori ezinbesteko erronka eta akuilu bihurtu da etorkizuneko edizioak antolatzeari begira.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa