Aurreko urteetako joerari jarraituz, 2017an nabarmendu egin zen zeharo Donostia Kulturak nazioarteratzearen esparruan egindako bidea. Pafos (Txipre), Aarhus (Danimarka), Lisboa (Portugal), Dublin (Irlanda), Milan (Italia), Husum (Alemania), Bitola (Mazedonia), Leewarden (Herbehereak), La Valeta(Malta) Leeds (Britainia Handia), besteak beste, izan ziren gure erakundearen presentzia ezagutu zuten hiriak. Horietan azpimarratu behar dira, Aaarhus, Leeds edo Husum-en Nazioarteko Kongresuetan emandako hitzaldiak.
Bestalde, gurera etorritakoak ere ugari izan ziren. Munduko bazter guztietako ikasleak, Unibertsitateko ikertzaileak eta kultur eragileak hartu genituen: Herbehereak, Kolonbia, Austria, Estatu Batuak, Nikaragua, Frantzia, Frisia, Britainia Handia... Gehienetan, Donostia Kulturaren berri zehatza eman zaie. Beste batzuetan, eta ez gutxietan, Nazioartean Donostia Kulturaren eredua aztergai hartu eta Master edo Doktorego mailako lanak egiten ari dira. Horietan gure aholkularitza eta laguntza osoa eman zitzaien.
Ez da zalantzarik gerora esparru honek indartzera joko duela. Donostia Kulturaren eskarmentuak, tamainak eta eskaintzak Nazioartean interes berezia sortzen du. Nazioarteko egitasmoetarako bazkide fidagarria da, halaxe ikusten gaituzte.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa