Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Su Artifizialak.Amaierako Ikuskizun Piromusikala Ricasa Piroteknia (Valentzia)

Aste Nagusia
Ricasa - Su artifizialak
Kontxako badia
2019 Abu 17
/ 22:45
30 minutu

Pirotecnia Ricardo Caballer, S.A. (Ricasa) Espainiako enpresa bat da, era guztietako gailu piroteknikoen fabrikazioan espezializatua eta ikerketaren arloan aitzindari, baita edozein motako Su Artifizialetarako berrikuntzen eta efektuen sorkuntzan ere. Sortzaileak inspiratutako sena eta filosofia mantentzen jarraitzen du: grinaz lan egitea suekin zentzumenak liluratzen dituzten soinuen eta distiren alaitasuna eta gozamena transmititzeko; hitzek askotan adierazi ezin ditzaketen sentimenduak, alegia. Etxe hau Ricardo Caballer Estellések eta Ricardo Caballer Cardok kudeatzen dute orain; sortzailearen bilobak eta birbilobak, hurrenez hurren. Beren filosofia, mende bat baino gehiagoz geroztik, Artista Pirotekniko direnez gero ikusleei sentsazioak sorrarazi, gauzatu eta transmititzea da, eta hori lortzeko behar diren ezaugarriak betetzen dituzte, alegia, dotorezia, doitasuna, testura, fintasuna, erritmoa eta, horren guztiaren gainetik, beren teknikari eta langile guztien pasioa munduko proiektu pirotekniko exijenteenak garatzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu