Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Gironina Piroteknia (Valentzia)

Aste Nagusia
Gironina su artifizialak
Kontxako badia
2019 Abu 14
/ 22:45
30 minutu

1950ean sortutako enpresa, Sabadellen izandako industriaren eta demografiaren goraldiarekin batera. Zirkunstantzia horrek bultzatuta, Bartzelona izan zen oparitako eta pirotekniako artikuluetako saltoki txikien hazkundearen eragile. Francisco Cunillera eta Raimunda Albertí senar-emazteak zuzentzen dute negozioa bere sorreratik, denborarekin hirian lokal enblematiko bilakatu dena. Eta haien seme Eduardo Cunillerak, Gironina-ren oraingo gerente, eta bere emazte Ma Antonia Minchanek handitu dute negozioa. 2012az geroztik, ikuskizun piroteknikoetako jaurtiketen egitura osoa zabaltzen eta hobetzen oinarritzen dute beren ahalegin guztia. Azken hiru hamarkadetan Gironina etxeak pirotekniaren arloan izan duen hazkundea sektorean sortutako premien eta aldaketen araberakoa izan da.

Gaur egun, bi instalazio handi ditu enpresak, pirotekniaren fabrikazioan eta biltegiratzean oinarrituak: bata  Vimbodi herrian (Tarragona) kokatua, eta bestea Valentziako inguruetan, zehazki Pedralba herrian. Lortu dituen azken sarien artean nabarmentzekoak dira Lehen Saria San Mateoko Jaietako Su Artifizialen Nazioarteko XI. Lehiaketan, Publikoaren Lehen Saria Erakusketa Gazteluan Su Artifizialen Nazioarteko "Bilboko Hiria" XXIV. Sari Nagusian  2014ko Aste Nagusian, eta Bigarren Saria  “Ciutat deTarragona” 2013 Su Artifizialen Nazioarteko 23. Lehiaketan.

BABESLEAK: EUSKALTEL / SUPER AMARA

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu