Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Vulcano Piroteknia (Madril)

Aste Nagusia
Vulcano su artifizialak
Kontxako badia
2019 Abu 13
/ 22:45
30 minutu

Pirotekniako enpresa honek, laurogeiko urteetan Madrilen sortuak, era guztietako ikuskizun piroteknikoak lantzen ditu. José Luis Giménez Privado da bere sortzailea: valentziarra jaiotzez eta piroteknikoa bokazioz, diseinuan eta jaurtiketan lan egin zuen Espainiako pirotekniako etxe garrantzitsuenetako batean. Ekintzailea eta bizitasun handikoa bera, bere enpresa piroteknikoa irekitzea erabaki zuen; Madrilgo Villarejo de Salvanes-en dago kokatua, Valentziako errepideko (A-3) 48. kilometroan. Egunetik egunera aritu da aukerak zabaltzen eta azkenean garrantzizko leku bat lortu du sektorean, bai Madrilen bai Espainiako gainerako lekuetan. Hala, Pirotecnia Vulcano, S.L. enpresa lider bilakatu da Madrilgo Erkidegoan. Pirotecnia Vulcano, S.L.  ikuskizun tradizionaletan, piromusikaletan, sekuentzialetan dago espezializatuta, baita Multimedia Ikuskizunetan ere: musika eta irudien proiekzioak monumentuen, fatxaden eta ur-pantailen gainean. Etxe honek egindako ibilbide luzeak eta jasotako sarien zerrenda joriak ‒36 parte hartze lehiaketetan, 18 lehen postu, 8 bigarren postu eta 2 hirugarren postu‒ bermatzen dute bere ikuskizunen kalitatea.

BABESLEAK: EUSKALTEL / SUPER AMARA

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu