Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Macaco

Aste Nagusia
Macaco
Tomás Allba plaza (Sagues)
2019 Abu 17
/ 23:45
90 minutu

Bere sorburu artistikoak estiloen fusio musikal batean daude, 2000ko hamarkadaren hasieran Bartzelonako kaleetan loratzen hasia. Gelditu gabe zebilen eszena artistiko bat zen hura, oso artista interesgarriei argia eman ziena. Haietako bat zen Ojos De Brujo, hastapenetan Manu Chao, Amparanoia, Dusminguets eta beste hainbeste kolaboratzaile izan zituen taldea. Oraingoa ez bezalako eszena independente hartako partaide izandako sorburu haietatik hasita, sari ugari jaso izan ditu Macacok, bere estatusa irmotzen dutenak, musikan 15 urtez jardun ondoren arrakastaren eta sinesgarritasunaren arteko oreka perfektua lortuz. Bere bizi-filosofiak, eszenatokiaren barruan eta kanpoan, sozialki aktiboa eta kausa ugarirekin konprometitua izatera eraman du Macaco. Bi urte daramatza bere album berriaren grabazioan murgilduta. Herrialde desberdinetako koproduktoreekin eta putzuaren bi aldeetako erregistro desberdinetako artisten kolaborazio harrigarriekin eraikitako proiektu bat da. Lan horrek datorren maiatzean ikusiko du argia. Lehenengo aurrerapena otsailaren 22an iritsi zen, Bailo la pena estreinatu zen egunean; dantzarako zirikada bat, aldakak astinduta tristeziak gainetik kentzeko.


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu