Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Alex Ubago

Aste Nagusia
Alex Ubago
Tomás Alba plaza (Sagues)
2019 Abu 15
/ 23:45
90 minutu

Alex Ubagok, 18 urte besterik ez zituela, maketa bat grabatu zuen, bere bizitza aldatuko zuena. 2001ean, maketa hura bere aurreneko diskoa izango zen, “¿Qué pides tú?”, milioi eta erdi kopia baino gehiago saltzea lortu zuen albuma. Bertan dago “Sin miedo a nada” abestia, herri-bozketa bidez azken hamarkadako amodiozko kanta onena deklaratua, Espainiako musika-irrati nagusietako batek antolatutako galdeketa batean. Bere diskografia osoaren 3 milioi ale baino gehiago saldu ditu, eta Espainiako musika erromantikoaren historian ospe handienetakoa duten artisten artean dago gaur egun. Diamantezko disko bat du 2 milioi kopia baino gehiago saltzeagatik; Ondas Saria “Artista Nazional Onenari”; Amigo Saria “Gizonezko Artista Onenari”, “Artista Errebelazio Onenari” eta “Album Onenari”; Saria “Urteko Abesti Pop Latino Onenari”, Konpositoreen eta Autoreen Elkarte Amerikar ospetsuak emana (ASCAP); eta Saria “Abesti Entzutetsuenari”, Billboard-ek emana. “Aviones de Cristal” (2006) albumak Urrezko Diskoa lortu zuen Espainian, kaleratu eta handik astebetera; eta “Siempre en mi mente” (2007) diskoak jarraitu zion, bere publiko latinoari omenaldi egiten dionak. 2008an “Calle Ilusión” kaleratu zuen, eta “Gizonezko Album Pop Onena" sarirako izendatu zuten 2009ko Grammy Latinoetan. 2011n bere bakarkako ibilbideari jarraitzeaz gain proiektu bati ekin zion Lena Burkerekin eta Jorge Villamizarrekin (Bacilos ohiak) batera: ALEX, JORGE Y LENA proiektu horrengatik Latin Grammy saria lortu zuten “Duo edo Taldeko Album Pop Bokal Onenari”. 2013an, Amerikatik birarik handiena egiten ari zenean, “Mentiras sinceras” albuma kaleratu zuen, eta “Ella vive en mi” nabarmendu zen: emakume guztiei eskainitako kanta, zeinarekin lortu zuen Urrezko Diskoa deskarga digitaletan. 2015ean bere lankide handi Amaia Monterorekin elkartu zen berriro, oraingoan “Los abrazos rotos” grabatzeko: Amaiaren diskorako dueto bat, bi artisten jarraitzaile guztiak konkistatu dituena. 2017an “Míranos” aurkeztu zigun, single bat, “Canciones impuntuales” bere azkeneko albumean biltzen dena.


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu