Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sole Giménez

Aste Nagusia
Sole Giménez
Tomás Alba plaza (Sagues)
2019 Abu 14
/ 23:45
90 minutu

Sole Giménez gaztelaniaz egiten den musikaren ahots antzemangarri eta preziatuenetakoa da, duen kalitateagatik, epeltasunagatik eta nortasun bereziagatik. Parisen (Frantzia) jaioa, Yeclan (Murtzia) hazia eta Valentzian (Espainia) ezarria, hogeita hamar urte baino gehiagoko karrera darama, etengabe eboluzionatzen eta hazten bere dimentsio artistikoan eta musikalean. Izan ere, Espainiako ahots modakor eta karismatikoenetako bat da gaur egun. Bi hamarkadatatik gora Presuntos Implicados talde arrakastatsuan ‒hiru milioi disko saltzea lortu zuena‒ kantari izandakoak hamar urte baino gehiago daramatza bakarkako ibilbidean. Ehunetik gora abestiren autorea eta konpositorea ‒horietako asko Espainiako musikaren hit handiak‒ milaka kontzertu eman ditu; artista handien kolaboratzaile izan da, eta nazioarteko proiekzio handia du herrialde desberdinetako publikoaren maitasunak babestuta. 2006an, Sole Giménezek bere bakarkako ibilbidearekin jarraitzea erabaki zuen, orain arte editatu dituen hamar diskoetako bakoitzean bere estiloa eta nortasuna irmotuz; marka berezia duten diskoak dira, interprete eta autore gisa sendotu dutenak bai Espainiako bai Latinoamerikako publikoaren artean, lan bakoitzean haien babesa jasotzen duela eta bere ibilbidean laguntza handia direla kontuan hartuta.


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu