Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Lola Índigo

Aste Nagusia
Lola Índigo
Tomás Alba plaza (Sagues)
2019 Abu 13
/ 23:45
90 minutu

Mimi txikitandik egon da eszenario batera igota. Odol andaluza daramanez barnean, flamenkoa dantzatzen hasi zen eta geroago profesional egin zen dantza urbanoetan. Bere karrerak 18 urte zituenean izan zuen bultzada, “Fama A Bailar” telebistako programan agertu zenean. Aukera haren ondoren Txinan, Los Angeleses, Thailandian… bizi izan da, Jennifer López, Nicki Minaj, Beyonce eta beste ospetsu batzuen koreografoekin prestatzen jardunez, eta artista handiekin batera dantzatzen, Chris Brown, Miguel Bosé eta Fyahbwoy, besteren artean. Txinako bere etapan abeslari izateko zuen dohaina garatu zuen eta Espainiara itzultzean kabaret batean hasi zen lanean kantari eta dantzari gisa. Uda hartan bertan “Operación Triunfo” programarako hautatu zuten eta, harrezkero, bere belaunaldiko promesa handietako bat bilakatu da. Ondoren, Lola Índigo eratzea erabaki zuen, bere alter egoa, eta horrela sortu zuen betidanik kide izatea amets zuen Girl Band bat: nesken talde bat, bera kantari izango zuena, emakumezko dance crew ahalmen handiko batekin, non ahotsak bezain besteko garrantzia hartuko zuen dantzak. Lola Índigo proiektu desberdin bat izateko sortu da, modernoa eta arau-hauslea, emakumeak aitzindari dituena. Proiektua sorpresa atseginena izan da musikaren arloan 2018an; ia zaratarik atera gabe, bost emakume hauek “Ya no quiero ná” eta “Mujer bruja” lanekin egin zuten sarraldia musikaren panoraman, eta errekor guztiak hautsi zituzten. Bi astetan bakarrik 15 milioi bistaratze baino gehiago lortu zituzten eta hiru besterik ez dute behar izan Urrezko Diskoa lortzeko; aurrekaririk gabeko balentria. Lola Índigoren showa sendo eta dinamikoenetako bat da oraingo panoraman. Dantza, kanta eta ikus-entzunezkoa elkartzen dituen ikuskizuna.


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu