Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hombres G

Aste Nagusia
Hombres G
Tomás Alba plaza (Sagues)
2019 Abu 12
/ 23:45
90 minutu

Hombres G garai guztietako Espainiako pop banda garrantzitsuenetako bat izan da. Beren salmenta-zifra ikaragarriak, beren arrakastak nazioartean izandako hedadura, miresmenez gogora ekartzen dira oraindik ere, eta, batez ere, beren jarraitzaileen mirespena geratuko da betiko oroimenean. 1983an kaleratu ziren beren lehenengo bi singleak, "Venezia/Milagro en el Congo" eta "Marta tiene un marcapasos/La cagaste Burt Lancaster". Haien hasierako emanaldiak Madrilgo Rock-Olan benetako gertaera sozial bat izan ziren, oraindik inork imajinatzen ez bazuen ere noraino iritsiko zen haien arrakasta. 1992an Hombres G-k agur esan zien betiko beren jarraitzaileei baina 2003an Voy a pasármelo bien CD-omenaldiak sekulako harrera izan zuen, eta Peligrosamente juntos bildumarekin batera, eta ondoren izan zuten birarekin, horrek bultzatu zuen laukotearen itzulera musikaren eszenara. Harrezkero hainbat album eta single grabatu dituzte eta birak egin dituzte bakarka eta beste talde batzuekin batera. Aurten, 2019an ‒10 urte egon dira estudioko disko bat editatu gabe‒ hautsi egin dute isiltasuna “Resurrección”-ekin; indarrez, esperientziaz eta bizitzako istorioez betetako lan bat, beren ukitu rockeroenaren bitartez, indar hori hariekin eta metalezko moldaketekin nahastuta, G estilo puruenean. Hombres G bonbaziaz itzuli dira eszenarioetara!


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu