Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Esne Beltza + Huntza

Aste Nagusia
Esne Beltza + Huntza
Tomás Alba plaza (Sagues)
2019 Abu 11
/ 23:45
90 minutu
Euskaraz

Egun, Esne Beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea, taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago, aurretik erretako kilometro horiek guztiek gabe, zaila izanen zela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki bakoitza eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta sei grabatu dituzten estudioko diskoak. Musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza. Ezinezkoa da eremu zehatz batean kokatzea taldearen jarduna. Edozein musika estilo txikia geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia.

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz. Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, “Harro gaude” kantua plazaratuz. Bertan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.


BABESLEA: AMSTEL

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu