Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Amaren intxaurrak; Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Haurrak
Euskaraldia 2020
Amaren intxaurrak
Intxaurrondo K.E.
2020 Aza 28
/ 16:00 + 18:30
10 EUR
Euskaraz
Agortuta Euskaraz

Azaroaren 23ko oharra: sarrera guztiak agortu egin dira.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Antolatzaileak: Plazara Goaz, Donostia Kultura.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu