Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gorputz korapiloak

Haurrak
San Telmo zure kasa; familientzako proposamenak
San Telmo Museoa
2020 Urr 23 - Urr 25
Euskaraz

Asteburu honetarako proposamena da...

Gorputz korapiloak, museoa, bere artelanak eta kontatzen dizkiguten istorioak ezagutzeko aukera gure gorputzaren bidez. Artelanek bizia hartuko dute gure irudimena eta mugimenduak erabiliz.

San Telmo zure kasa

Egoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.

> Noiz? Non? Nola?

    • Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
    • Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
    • Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
    • Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
    • Ez da erreserbarik behar.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu