Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

O!, Elirale

Haurrak
Haur antzerkia
elirale
Gazteszena (Egia K.E.)
2020 Aza 01
/ 17:00 / 18:30
4 EUR
30 minutu

O! hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite soinu hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. O! dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen duen. O! solo honek argiaren organizitatea jorratzen du, mugimendu koregrafiatua eta bere itzalen bitartez, ozeano zabalean harri bat altxatzen bagenu bezala eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitzen bagenu ere, izaki erabat esentziala.

Hortarako,  Pantxika Telleria koregrafoak bere jestual abstraktua edukitzaile batetan babesten du. Hurbiltasun horretan, 6 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoei esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin. Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, gorputzaren espirala bakarra behin eta berriz ere bilatzeko unibertso osoari lotuz.

Informazio gehiago: Elirale

Aforo mugatua: 30 pertsona

Adina: +6

 

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 urte arteko haurrak barne.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu