Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Frankenstein, Didau antzerki faktoria

Haurrak
Haur antzerkia
didau
Ernest Lluch K.E.
2020 Aza 21
/ 17:00
Gonbidapenarekin
Euskaraz
50 minutu
Beteta Euskaraz

Ausarta, eszentrikoa, sentibera.

Zergatik erabaki du Frankik, Frankenstein monstruoak, isolatuta eta gizartetik urrun dagoen leku bazter batean bizitzea? Besteengan eragiten duen efektuaren beldur da, eta txatartegi batean bizi da. Baina egun batean, kanpoko mundutik datorren urakan bat bezala, "Ni" azalduko da; eroa, dibertigarria, ausarta, irudimentsua, autoestima oso altua duen ganberra hutsa eta Frankik bizirauteko bere burua babesteko duen mundua hankaz gora jartzeko mehatxua dakarrena.

Komedia oso dibertigarria!

Adina: + 7 urte

Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (azaroaren 16tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.

Hurrengo ikuskizuna, 2020ko abenduaren  26ean, Behibi´s antzerkia-ren Egunen batean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu