Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ipuinaren ordua online: Kaskabel sugea

Haurrak
Ipuinaren ordua
Izaskun Mujika
DK ON!
2020 Abu 11
/ 10:00
Euskaraz
Euskaraz

Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Kaskabel sugea entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 11an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Eureka! zientzia museoaizango da eskenatoki. Ingurune natural ikusgarrian, museo interaktiboa da. Gune interesgarri ezberdinak ditu. Horien artean, Animalia izenekoa. Bertan oihan tropikaletako sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak ezagutzeko aukera dago, baita horiek errespetatzen ikasi ere.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu