Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ipuinaren ordua online: Trikuaren ipuina

Haurrak
Ipuinaren ordua
Lur Usabiaga
DK ON!
2020 Abu 10
/ 10:00
Euskaraz
Euskaraz

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Trikuaren ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 10ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Zubieta auzoa izango da eskenatoki. Zubieta, landa auzo donostiarra leku garrantzitsua da hiriaren historian: bertan, Aizpurua baserrian egindako bilera batean, herritar nabarmen batzuk, 1813an, Donostia moderno bat berreraikitzeko erabakia hartu zuten. Urte hartan, Wellingtongo Dukearen tropa anglo-portugaldarrek hiria erabat erre zuten Espainiako Independentziaren Gerran.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin