Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ipuinaren ordua online: Animalia politena

Haurrak
Ipuinaren ordua
Lur Usabiaga
DK ON!
2020 Abu 04
/ 10:00
Euskaraz
Euskaraz

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Animalia politena entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 4ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Uliako Mintegietako parkea izango da eskenatoki. Ulia mendian dagoen parkeak balio handia dauka barruan dauden ur biltegiengatik, elementu arkitektonikoengatik, botanikarengatik eta faunarengatik, (bereziki herpetologia, anfibioak). Ulia menditik paseo zoragarria egin daiteke Pasaiaraino, itsasoa ikusiz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu