Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ipuinaren ordua online:"Katuen txilina" eta "Sagua eta lehoia"

Haurrak
Ipuinaren ordua
Saioa Aizpurua
DK ON!
2020 Uzt 15
/ 10:00
Euskaraz
Euskaraz

Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. "Katuen txilina" eta "Sagua eta lehoia"  ipuinak entzun eta ikusi ahal izango dira gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 15ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

Gaurkoan, Miramon izango da eskenatoki. Ingurune natural ikusgarrian eta Eureka! zientzia museoaren ondoan, Gipuzkoako ondare eraikinen maketak daude. Aukera polita Gipuzkoako eraikin esanguratsu horiek kalitate handiko errepliketan ikusteko tamaina txikian.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu