Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ipuinaren ordua online: Bai eta ez

Haurrak
Ipuinaren ordua
Lur Korta
DK ON!
2020 Uzt 01
/ 10:00
Euskaraz
Euskaraz

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Bai eta ez entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 1ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!

Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.

Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.

 

Gaurkoan, Udal liburutegia eta Konstituzio Plaza izango dira eskenatoki; antzina udaletxea izan zenak, gaur egun, udal liburutegiaren altxorrak gordetzen ditu, besteak beste Mandas Dukearen dohaintza.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu