Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Coppélia, el cuento de la niña de porcelana; Factoría de Cuentos

Haurrak
Haurrentzako antzerkia
coppélia
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Abu 30
/ 18:00
10, 7, 4 EUR
Gaztelaniaz

Adi babes eta higiene neurri hauei

Herrixka batean, Swanilda ausarta, haren mutila, Franz, eta artisau magiko bat, Coppelius, bizi dira. Coppelius etxe misteriotsu batean bizi da, eta han gordetzen ditu bere sorkariak: pertsonen tamainako panpinak. Haren pieza gogokoenak neska baten itxura du, Coppélia, eta hain da egiantzekoa non balkoian eserita ikusten duten guztiek benetako neska bat dela uste izaten baitute.

Factoría de Cuentosek Coppélia klasiko unibertsal famatua eszenaratzen du, antzerkirako eta familientzako bertsio honetan. Balleta 1870ean estreinatu zen, Hoffmann-en izen bereko ipuin erromantikoan inspiraturik, eta Léo Delibes-en musika zuela. Era guztietako ikus-entzuleak liluratzeko pentsatutako lana; baita haurrak ere, noski, balletaren haria antzerkirako egokiturik eta koreografia sorta jostagarri bat, txikienak balletaren eta musika klasikoaren mundura sarrarazteko. Eszenaratzea harrigarria da, sekulako girotze-lana du, bai eta bideo-proiekzioak ere, hainbat dekoratu eraikitzeko, eta jantziak liluragarriak dira, Oskar Schlemmer-en Ballet Triadiko paregabeetan inspiratuak, eta Bauhaus estetikan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu