Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Pinocchio, Teatro Gorakada

Haurrak
Pinocchio, Gorakada
Gazteszena (Egia K.E.)
2019 Abe 26
/ 17:30
4 EUR
Euskaraz
60 minutu
Bertan behera Euskaraz

Azaroaren 14ko oharra: Emanaldia bertan behera geratu da taldekide baten lesioagatik. Sarreren diru kopurua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da ahal bezain pronto.

Sorkuntza lan kolektiboa da gurea, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. Pinocchio-ren abenturak testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra. Hala ere, Cervantasek egin zuen bezala —zeinak zaldun-liburuen elementuak baliatu baitzituen, On Kixoten—, Collodik maitagarri-ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko.

Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri-ipuinen nahasketa bikaina da.

Informazio gehiago: Gorakada Teatro


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu