Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Enaren kontuak, Dos princeses barbudes

Haurrak
Haur antzerkia
Larrotxene K.E.
2018 Abe 26
/ 17:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu "Enaren kontuak" diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.

Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

 Musika familia osoarentzat. Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

Jostailu popa. 2princesesbarbudes-ek zabaldu egin dute beren ohiko musika tresna sorta (jostailu pianotxoak, xilofonoak, marakak, ukeleleak, soinu txikiak eta danborrak) 3 hariko gitarra elektriko batekin eta baxu akustiko txiki batekin popari gehiago gerturatzen zaion soinua lortzeko.

 Oharra: Edukiera errespeta dadin, sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.






Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu