Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Butterfly Efect (Gizakeriaren Hegaldia), Astrolabium Teatroa

Haurrak
Kale antzerkia
Butterfly Efect (Gizakeriaren Hegaldia), Astrolabium Teatroa
Munto plaza (Aiete)
2022 Eka 11
/ 18:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
50 minutu
Euskaraz

Munduan biraka dabiltzan bi feriantek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.

Oharra: Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Gonbidapenak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu