Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Petitxou, Tutik Clowns (Gari, Montxo eta Joselontxo)

Haurrak
Haur antzerkia
Petitxou, Tutik Clowns; Gari, Montxo eta Joselontxo
Aiete K.E.
2022 Ots 26
/ 17:00
Gonbidapenarekin
Euskaraz
50 minutu
Euskaraz

Bidaia luzeetatik etorri berriak, Europako zirkoetan barna ibili ondoren, Gari, Montxo eta Joselontxo prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien Ikuskizun Handia eskaintzeko. Baina emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi. Zapata handiak, sudur gorriak, saxofoia, tronpeta, tuba... falta dira! Zer egin orain? Ikusleak zain daude eta ikuskizunak hasi behar du!

OHARRA: Haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur etxeko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus. Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (otsailaren 21etik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu