Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua duten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dira ikuskizun honetan.
OHARRA: Haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur etxeko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus. Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (urtarrilaren 24etik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik. 12 urtetik gorakoek COVID EU ziurtagiria erakutsi beharko dute 47/2021 Dekretuak ezartzen duenaren arabera.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa