Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Zorionak; Marimotots, Porrotx eta Marimotots

Haurrak
Literaktum
Zorionak Marimotots, Porrotx eta Marimotots
Aiete K.E.
2021 Aza 11
/ 18:00
Gonbidapenarekin
50 minutu
Euskaraz

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

 

Oharra: haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur zentroko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen). aietekulturetxea@donostia.eus

Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dira.

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu