Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Perez sagutxoa, Glu Glu

Haurrak
Haur antzerkia
Antzoki Zaharra
2021 Abe 05
/ 17:00
7€ EUR
Euskaraz
Euskaraz

Glu Glu-k Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria.

Adina: +3 urte.

Informazio gehiago: GLU GLU.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu