Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Mari eta gaileta fabrika, Eidabe

Haurrak
Haur antzerkia
mariq
Ernest Lluch K.E.
2021 Abe 27
/ 17:00
Gonbidapenarekin
Euskaraz
50 minutu
Euskaraz

Lulak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz. Gozoki gozo hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostako zaion gogorapenera. 

Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da. 

Adina: + 7 urte.

Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (abenduaren 22) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da.

Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin