Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Liburu Baby Kluba online: A different present

Haurrak
Josie Yáñez
DK ON!
2021 Abu 02
/ 18:15
Ingelesez

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Josie Yañezek A different present liburua irakurriko du. Kalandraka agitaletxeari esker, Marta Azconak idatzi eta Rosa Osunak ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Abuztuaren 2an, 18:15etatik aurrera, ikusgai egongo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu