Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sagu kankailua eta sagu txaparroa

Haurrak
Zeu irakurle, gu kontalari
Zeu irakurle, gu kontalari
Urgull Mendiko Liburutegia
2021 Uzt 22
/ 18:00
45 minutu
Euskaraz

Uztaileko eta abuztuko ostegunetan Zeu Irakurle, gu kontalari jarduerak Urgulleko Udako Liburutegian jarraituko du. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzenduta, irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du.

Saio hauetan haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.

Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da posta elektroniko honetan haurliburutegia@donostia.eus. Gehienezko kopurua 10 ume izango dira taldea osatzen dutenak, heldurik gabe. Izenemateak ekainaren 24tik aurrera egin ahalko dira. Ostegunetan beranduenez eguerdiko 13:30ak arte eman ahalko da izena.

Eguraldiak laguntzen duenean, saioak liburutegiko atarian egingo dira. Irakurriko diren liburuak eskuragarri izango dituzte partaideek bertan.

Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Saio guztiak 18:00etan izango dira, 45 minutukoak.

Informazio gehiago eskatzeko: haurliburutegia@donostia.eus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu