Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Liburu Baby Kluba online: Katutxo eta oporrak

Haurrak
Monica Gracia
DK ON!
2021 Eka 21
/ 18:00
Euskaraz

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Monica Graciak Katutxo eta oporrak liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Joel Franz Rosellek idatzi eta Constanze V. Kitzingek ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Ekainaren 21ean, 18:00etatik aurrera, ikusgai egongo da.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu