Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Liburu Baby Kluba online: El erizo cuentacuentos

Haurrak
Ana Molina
DK ON!
2021 Mai 10
/ 18:15
Gaztelaniaz

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Ana Molinak El erizo cuentacuentos liburua irakurriko du. Argitaratu gabeko ipuin hau, Ana Molinak idatzi du eta Mónica Lunak ilustratutatu du.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Maiatzaren 10ean, 18:15etatik aurrera, ikusgai egongo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu