Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostikluba

Memoria2015DonostiklubaElColumpioAsesino

Donostiaklubak hamar urte bete zituen 2015ean, eta behar bezala ospatu zuen. Jaialdi berezia izan zen eta 13.200 lagun inguruk gozatu zuten bertako musikarekin. Aipatzekoa da, 2.400 pertsona bildu zituen Musikaren Eguna, Loiola kalean, bertako taldeekin egindako jaialdian.

Donostikluba jaialdia edo zirkuitua hamarkada honetan garatzen joan da. Honako hauek dira bere eginkizunak edo helburuak: musika independenteari eta alternatiboari leku egitea kultur etxeetako eta gainerako guneetako programazioan; hirian musikaren inguruan dabiltzan kolektibo independenteei babesa eta laguntza ematea jaialdi txikiak aurrera ateratzeko; musika programazio jarraitua duten klub edo aretoak zirkuituan integratzea eta bertako musika taldeak sustatzea, bai zirkuituko aurre-kontzertuak eginez bai auzoetako taberna eta espazio ezberdinetan kontzertuak eskainiz.