Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum

Memoria2015-LITERAKTUM caparros

Literaktum jaialdiak hamaika egunetan 30 literatur proposamen eta 50 protagonista baino gehiago bildu zituen. Literaktum, literaturaz hainbat ikuspegitatik, zenbait hizkuntzaren bitartez eta formatu desberdinetan gozatzeko proposamena da, sarean eginikoa, energia-batuketa, hirian zehar hedatzen dena.

2015. urteko jaialdian nabarmentzekoak izan ziren, batetik, euskararen eta gazteleraren arteko erabilera parekatua, eta bestetik, Gipuzkoako Liburu Denden Elkartearen aliantzari esker, burutu ziren hainbat jarduera.

Aipamen berezia merezi du Donostia 2016rekin burututako lankidetza egitasmo arrakastatsuak ere: 2015eko Literaktum jaialdiaren amaiera saioa Easo kaleko egoitzan egin zen. Martín Caparrós idazle argentinarrak Ander Izagirre kazetariarekin jardun zuen solasean, El hambre izenburuko bere liburuaz. Caparrósek "desberdintasunaren metaforarik bortitzena" deitzen dion horren interesei eta motibazioei buruzko gogoetek ez zuten hotz utzi entzutera joandako entzule andana.

Bestetik, Alderdi Ederren karpa bat jarri zen, irakurgune moduan, eta bertatik, egungo literaturan irakurle gehien dituzten idazleak pasatu ziren; tartean, Almudena Grandes eta Ramon Saizarbitoria.