Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zinema eta Bideoa

Memoria15 zinema

2015. urteak zine-programazio egonkorra zuen kulturgune berri bat ekarri zigun: Tabakalera. Zine-areto horren lehen eragileetako bat Nosferatu zikloa dugu orain arte, Euskadiko Filmategiarekin batera antolatua. Donostia 2016ri eta Poloniari keinu bat eginez, Kieslowski maisu handiaren atzera begirako oso bat eskaini digu. Baina jarduerak etengabeak izan dira erreferentziazko beste areto batzuetan, hala nola Antzoki Zaharrean: Itsaspeko Zinemaren Zikloa, dokumental musikalen Dock of the Bay zinemaldia, Menditour edo Bang Bang Zinema berria. Zinearen eta gizarte-auzien arteko loturek eraman gintuzten Zineglam zine feministaren erakusleihoan edo Atzegi kolektiboaren jardueretan parte hartzen jarraitzera.

 Memoria deskargatu: Zinema (pdf)