Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia

ddhh2015

2015ean, 13. ediziora iritsi zen zinemaldi hau. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekin batera antolatzen du Donostia Kulturak, eta, kontzientziak iratzarri eta eztabaida bultzatzeaz gainera, kultura aldaketarako arma gisa sendotzen laguntzen du.

2015ean, Lourdes Portillo zinegile txikanoarentzat izan zen zinemaldiaren ohorezko saria, emakumeen eta gizatalde zanpatuen kausen alde egindako lanagatik. Immigrazioa, mugak, frackinga eta armeniarren genozidioaren mendeurrena izan ziren beste gai batzuk.

Oroimen historiko gutxi-asko hurbila ere jorratu zuten zenbait ikus-entzunezkok, bai eta Ez dira aspaldiko kontuak herri-antzerkiko lanak ere. Auzoetako kultur etxeek GKEek bultzatutako edo euskal gaiak zituzten lanak hartu zituzten.

DSS2016Euk ere parte hartu zuen Zinemaldian, Bakearen Itsasargiaren bidez, eta, besteak beste, 2016rako bi proiektu garrantzitsutan hasi zen lanean: Europako Giza Eskubideen Zinemaldien Ohiz kanpoko Foroa eta Europar Epaimahai Gaztea.

2015ean, jendeak zenbait erakusketa bisitatu ahal izan ditu: Comète Ihesbide-sarea, Naziak Bidasoan, eta Haur eta gazteen pintura lehiaketaren XI. edizioa.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna baita, Zinemaldiak lankidetzan jardun zuen DSS2016EUrekin eta Musika arloarekin, eta siriar musikaren saio bikoitza, eztabaida eta proiekzio bat eskaini zituen. Dena, iheslariei laguntzeko CEAR gobernuz kanpoko erakundearen alde.

2015ean, zinemaldi senideek beren lekua eta lankidetza izan zuten gurean: Zinegoak (Bilbo), MICGénero (Mexiko) eta Humans Fest (Valentzia).