Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

cartel2015

Munduan egin den fantasiazko zinerik onena ekarri zigun XXVI. edizioak, film laburrei eta luzeei dagokienez, eta are gehiago indartu zuen gisa honetako gertaera batek izan behar duen jai-giroa, ikus-entzuleek ere bete-betean hartu baitzuten parte. Inaugurazioan, ageri-agerian geratu zen hori aurten ere; Behobia-Donostiarekin lankidetzan egin zen, oraingoan Vudu-bia izenez. Halloween asteburua betetzeko, makillaje-estandak, Paranormales filmaren sekuentzia zonbie baten errodajea eta Misterioaren Itsasargia ekintza izan ziren –DSS2016EU azken horretan lankide zela– .

Lehiaketa-sailean, sari guztiak eman ziren, eta SyFy telebista-kateak diru-sari bat eman zuen espainiar film labur onenarentzat.

Donostiatik kanpora ere irten zen Astea, Segi grabatzen zikloaren eta liburuaren bidez –Gijóngo Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan– eta Bartzelonako Phenomena zine-aretoekin antolatutako aurrestrenaldien miniziklo baten bidez.

2015eko erakusketak azken urteotako arrakastatsuenak izan ziren: Iberia FX, espainiar zineko efektuen antologia, eta José María Arosaren Star Wars bilduma. Horri, Mai Egurza irundar ilustratzaileari eskainitako erakusketa gehitu behar zaio