Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegi zerbitzua

Memoria2015-liburutegiak

Erabiltzaileen arloan 2014ko emaitza bikainak errepikatu zirela 2015ean: 1.077.559 bisitaldi eta 538.299 mailegu egin ziren guztira. Maileguen kasuan, batez bestekoa, 2,93 mailegu biztanleko izan da eta datu horrek esan nahi du Europaren pare gabiltzala (3-4 mailegu biztanleko). Halaber, nabarmentzekoa da liburutegi sareak erabiltzaileen eskaera berrietara egokitzen jarraitzen duela eta 2015eko uztailetik aurrera, zerbitzu berri bat eskaintzen dela: e-liburutegia, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua. Uztailetik, 2.966 mailegu digital egin ziren. Horrez gain, azpimarratzekoa da Alderdi Ederreko liburutegiko autoikaskuntzarako zerbitzu berria: bost ordenagailu berri, lineako prestakuntzarako oso-osorik.

 Memoria deskargatu:Liburutegiak