Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ekoizpena

 Memoria15Produkzioa1

2015ean, Donostia Kulturako Produkzio Unitateak 800 ekoizpen baino gehiago egin zituen, Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, San Telmo Museoan, Kursaal zentroan eta beste gune batzuetan egindakoak batuta. Ekoizpenotan sartzen dira Giza Eskubideen Zinemaldia, Antzerki Feria, Heineken Jazzaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ere.

Donostia Kulturaren produkzio horiez gainera, 2015ean beste entitate eta erakunde batzuei ere eman izan dizkiegu gure zerbitzuak.

  • Kursaal Eszenaren kontzertuak (musika klasikoa eta herri-musikak).
  • Musika Hamabostaldiaren kontzertuak Kursaal Jauregian, Victoria Eugenia Antzokian, San Telmo Museoan, baita beste gune batzuetan ere.
  • Produkzio Koordinazioa, Nazioarteko Zinemaldiarekin batera, Victoria Eugenia Antzokian.
  • Gabonetako Kontzertua (El Diario Vasco).
  • Azken bost urteotan ohikoa denez, 2015ean ere Unitatea arduratu da Olatu Talkaren produkzioaren parte batez.
  • Azkenik, azpimarra dezagun ezen, irailetik aurrera, Produkzio Unitateak hartu zuela Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren Produkzio Zuzendaritza eta Koordinazioa, eta 2016an gauzatuko duela proiektu hori.