Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA

Memoria2015dFERIA

XXI. dFERIAn 29 ikuskizunen 33 emanaldi egin ziren 8 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia K.E), Imanol Lartzabal (Lugaritz K.E.), Intxaurrondo K.E, San Telmo Museoa eta DSS2016 Gunea. Horri Matías Umpierrezen TeatroSOLOren proiektua gehitu behar zaio: 160 funtzio 5 lekutan.

Guztira, 7.237 lagunek programatutako emanaldiez gozatu zuten eta, batez besteko okupazio maila % 84koa izan da. Orokorrean, 9.251 lagunek parte hartu zuten feria honetan (ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontuan hartuta). Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantendu zen.

Akreditatu kopuruari dagokionez, 359 profesional etorri ziren guztira. Hala, 2014ko kopurua %7 handitu zen: 128 programatzaile, 42 banatzaile, 103 ekoizle eta konpainien ordezkariak, 34 kazetari eta bestelako 52. Espainia, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil, Ekuador eta Kolonbiako programatzaileak izan ziren ferian.

Ekitaldi paraleloetan parte-hartzea handia izan zen, 2.014 lagunek parte hartu baitzuten modu batera edo bestera:

  • Antzerki garaikide tailerra, Clínica de la obsesión: 5 pertsona.
  • Antzerkigintza ikastaroa (Patxo Telleria): 7 pertsona.
  • Koreografia sorkuntza prozesua, Kolorearekin: 9 pertsona.
  • Dantza integratu tailerra, Kolorearekin (Jordi Cortes): 12 pertsona.
  • COFAE tailerra: 12 pertsona.
  • SAREAren batzarra, Esquina Norte bilera, COFAE batzarra, lan-mahaia, aurkezpenak, entseguak ikusleekin, topaguneak...

Berritasunak

  • Bi agertoki berri izan ziren feria honetan: DSS2016 Gunea eta San Telmo Museoa.
  • Zazpi ikuskizun azpititulatu ziren: 5 frantsesez eta ingelesez, 1 euskaraz eta gazteleraz eta 1 ingelesez.
  • BALLET T hitzarmena sinatu zen Biarritzeko Udalarekin eta Malandain Ballet Biarritzekin.
  • Matías Umpierrezen TeatroSOLOren proiektuan 160 funtzio egin ziren 5 lekutan, emanaldi bakoitzean ikusle bakar batekin.
  • Donostia 2016rekin elkarlanean antolatutako ekitaldiak.

Programazioa

29 ikuskizunen 33 emanaldi egin ziren , eta % 55 era bateko edo besteko estreinaldiak izan ziren. Estreinaldi orokorrak: Solitudes (Kulunka), Gorputza (Kolorearekin) eta Compás de espera (Choni Cía. Flamenca). Aurten ere, konpainiek dFERIAren aldeko apustua egin dute, euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho gisa hartuta.

Disziplinei erreparatuta, % 51 antzezlanak izan ziren, % 39 dantza eta % 11 disziplina artekoak. Jatorriari dagokionez, % 45 euskal ekoizpenak izan ziren, % 30 espainiarrak eta % 25 atzerritarrak.

Ondorioak

dFERIAren azken edizio hau arrakasta handiz bukatu da konpainien maila artistiko handiari, arte eszenikoen sektoreak feriarekiko duen atxikimendua erabakigarriari eta publikoaren harrera bikainari esker.