Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturaren balantzea

Europako Kultura Hiriburutza ate-joka dugula, Donostia Kulturak gehitu egin ditu jarduerak, eta 5.200 jarduera baino gehiago programatu ditu urtean, parte hartzen duen kultura- eta jai-kudeaketaren eremu guztietan.

 ERAKUSKETA-Emakumeak

Gizarte-irizpidea –gehienbat, honako hauei dagokienez: euskararen sustapena, berdintasunaren aldeko lana, parte-hartzea, publikoen eraketa eta bertako kultura-sektorea babestea– sendotu egin da Donostia Kulturaren eginkizun nagusian, hau da, donostiarrei eta bisitariei kulturarako irispidea erraztean. Zentzurik zabalenean…

Hona hemen, adibide gisa, joan den urtean izan diren berritasun batzuk:

Jaien ildotik, ahalegin nabarmena egin da emakumeari festa eta jaiegunetan dagokion lekua emateko. Hain zuzen ere, 2014an, lehen aldiz, Haur Danborradako pertsonaia nagusiak neskak izan ziren denak, eta urte horretan ospatu zuten Kaldereroek ere emakumea jai horietan berdintasunean parte hartzen hasi zeneko hamargarren urteurrena, hainbat jardueraren bidez ospatu ere. Eta lehen aldiz egin zen emakumeen erakustaldia herri-kiroletan… Arlo horretan egin den lanaren adibide batzuk besterik ez dira.

Horrez gainera, esan dezagun ezen, 2014ko abenduaren 31n, urtealdi horretan beste 3.971 bazkide berri izan ditugulako, 84.023 lagun zirela Donostia Kulturako bazkide Gipuzkoako klubik handienetakoa den honetan.

agendak tx
Hileroko agendak
Bazkideak
Tarjeta Donostia Kultura

2014ak Donostia Kulturari zer ekarri dion sakonago aztertuz:

Kultur zerbitzuak, Erakundea harro egoteko arrazoi handienetako bat

Zerbitzuak presente daude programazio-arlo guztietan, eta Donostiako kultur etxe eta liburutegi-sareen eskaintza nagusia dira; besteak beste, benetako topagune dira dauden auzoetan.

Kultur etxeek 1.360.984 bisita izan zituzten 2014an.

Larrotxene-Bideoaldia

Zerbitzuetan izan diren berrikuntzak: Musikagelak (Egia K. E.) sendotu egin du proba-saioetarako aretoen eskaintza, soinu-ekipamendu bat, grabazio-estudio bat eta maketa bat grabatzeko aukera gehituz; Casares Irratiak (Altza K. E.) web berria estreinatu du; Eta Bideoaldiak (Larrotxene K. E.) etapa berri bati ekin dio, eta Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu du.

Donostiako 333 eragilerekin elkarlanean (elkarteak, programatzaileak, eta abar), kultur etxeek, gainera, 3.077 jarduera egin dituzte, eta 286.254 herritar izan dira haietan. 211 antzerki-funtzio izan dira, 198 kontzertu, 185 bideo-emanaldi eta 100 erakusketa. Eta arlo horretan nabarmentzekoa da Intxaurrondo Kultur Etxeak lortu duen lekua, kalitatezko erreferentzia baita hiriko areto akustikoen artean.

Aipamen berezia merezi dute ikastaroek: 809 ikastaro, zenbait hilabeteko iraupenekoak, zeinetan 10.872 lagunek hartu baitute parte (horietatik ia bi heren, emakumeak).

Liburutegiei dagokienez, 420.000 obra berritu dira mailegurako dagoen bilduman, eta horietatik 75.018 euskarazkoak. Donostiako Liburutegi Sarea nabarmendu egin da, halaber, urtean 547.245 liburu mailegatu dituelako, hau da, 2,99 mailegu biztanleko (Europako parametroetatik oso gertu). 230.982 bisita izan ditu online katalogoak, eta, batez beste, 3.396,86 herritarrek erabili dituzte liburutegiak egunero; guztira, 1.012.263 urtean.

Hiru irizpide nagusi izanik (euskara, bertako bildumen babesa eta bertako literatur ospakizunak), ia 600 jarduera programatu dituzte liburutegiek; esate baterako, Pepe Artolari egindako omenaldia, literatur solasaldiak, Liburuaren Eguneko eta Liburutegiaren Eguneko ekitaldiak, irakurketa-klubak eta Literaktum Jaialdia. Kultur etxeetako programazioan ere bere lekua du literaturak, batez ere Ernest Lluch Kultur Etxean, non Erakusleihoa programa berezia eskaintzen baita.

Programazioa

Arlo horretan, nabarmentzekoa da Donostia Kulturaren rola kultur emanaldietako eragile behinenen artean: 173.355 sarrera saldu ziren 2014an, 2013an baino % 2,16 gehiago.

Donostia Kulturaren espazio eszeniko nagusiek (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Imanol Larzabal) antzerkiko eta dantzako 120 funtzio baino gehiago programatu zituzten 2014an, eta, horri erantzunez, 104.334 ikus-entzule izan ziren haietan.

Los Miserables, Sonrisas y lágrimas eta Esta noche no estoy para nadie musikalak izan genituen, The Hole kabaret-showa, eta Antología de Pablo Sorozabal, Sasibillen zarzuela-emanaldia; antzerkian, berriz, omenaldia eskaini zitzaion La Zarandari, eta hainbat izen nabarmendu ziren: Magüi Mira, Goyo Jiménez, Asier Etxeandia, Luis Merlo, Carlos Hipólito, Lola Herrera, Héctor Alterio, Juan Diego Botto, Juan Echanove, Eva Hache, María Galiana, Amparo Larrañaga, Arturo Fernández, Agustin Jiménez, Beatriz Carvajal, Kitti Manver, Alberto San Juan, eta abar. Antzoki Zaharrean, euskarazko antzerkiaren txoko berezi horretan, Ados, Tanttaka, Vaivén, Txalo eta abarren estreinaldiak izan genituen. Bai eta nabarmentzeko moduko ikuskizunak ere kultur etxeetan, hala nola Ondoko tipoa, Maitasunaren ondoan maitasuna, Zazpi aldiz elur, Pankreas, Figuranteak… Pepin Tre, Oscar Aginagalde eta Ramon Agirre (Casares K. E.) dira adibide batzuk.

Aipamen berezia merezi du udako programazioan euskarazko antzerkia sartu izanak; 2012aren hasieratik, gero eta presentzia handiagoa izan du, eskaintza gero eta sendoagoari esker.

Donostia Antzerki Saria Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Lingua Nabajorum lanarentzat izan zen. Eta Soinujolearen semea koprodukzioaz gozatu genuen, bi hizkuntzetan.

Azpimarratzekoak, halaber, Baionako Scène Nationale-rekin eta Biarritzeko Malandain Ballet-ekin izandako elkarlana, zeinei esker Cendrillon bezalako nazioarteko estreinaldiak izan baititugu dantzan. Arlo horretan, Kukai, Baijing Ballet eta Lafeuille Dance taldeak izan ditugu, edota Gesc Gelabert, Sol Picó, Philippe Lafeuille koreografo maila handikoak. Bai eta Dantzaz Konpainia, Lasala, Elirale, Jordi Vilaseca, Jone San Martin, Mikel R. Nieto, Igor Calonge, Asier Zabaleta, Mudances eta Roberto Olivan Maduixa ere, besteak beste (Egia K. E.).

Musika-eskaintzari dagokionez, Adarra sariaz gainera –zeina Mikel Laboari eman baitzitzaion lehen edizio honetan, talde handi batek eskainitako omenaldi batean– programazioak izen entzutetsuak ekarri zizkigun; besteak beste, Eñaut Elorrieta, Gontzal Mendibil, Pink Martini, Miguel Poveda, Paco Ibáñez, Rosana, Zenet, Pedro Guerra, Rulo y la Contrabanda, Ihes, Iñaki Salvador eta Delorean.

Kultur etxeetan, berriz, honako talde hauek izan genituen: Mursego, Anari, Korrontzi, Neighbor (Lugaritz K. E.), Los Bracco, El Octavo Arbol, The Young Wait, Iker Piris (Lugaritz K. E.), Gorka eta Natxo Knörr, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Itziar Zamora (Larrotxene K. E.); The Fleshtones, The Poodles, Su Ta Gar (Larratxo K.E.).

Esan dugunez, aipamen berezia merezi du Intxaurrondo Kultur Etxeak, Donostian gune ezaguna musikaren arloan, 8.500 lagun bildu baitzituen kontzertuetan, hau da, 238 lagun batez beste, emanaldi bakoitzeko. Hona hemen izen batzuk: Esne beltza, Napoka Iria, Doctor Deseo, Tania de Sousa, Petti, Niña Coyote, Chico Tornado eta Kasernarat.

Nosferatu zikloa Max Ophüls-i eskaini zitzaion, urtearen lehen partean; ondotik, Langile-klasea zinean etorri zen.

Ohiko lankidetzez gainera –LABO saileko programazioarekikoa, Dock of the Bay dokumentalen zinemaldia, Surfilm Festibal, Itsaspeko Zinearen Nazioarteko Erakustaldia, Tolosako Zeinu Hizkuntzan egindako Zinemaldia, Menditour edo Cine Creative Commons–, Donostia Kulturak pauso bat eman zuen aurrera, Zine Feministaren III. Ikustaldiarekiko Lankidetzari esker. Ekinbide berrien artean, aipatutakoak: Fashion Films zikloa eta Bang Bang Donostia zine ludikoko proiekzioak.

2014an, gainera, Five Days to Dance eta Azken bidaiaren emanaldi bereziak izan genituen.

Donostia Kulturak Filmazpit programa kudeatzen jarraitzen du (Zineuskadiren babesean), eta parte hartzen du hezkuntza-prozesuan ere, batez ere Larrotxene Kultur Etxearen bitartez.

Azkenik, programazioari dagokionez, esan behar da sendotu egin direla aurreko bi urteetan estreinatutako kultura-ekinbide batzuk, hots, Hip Hip Urri! europar proiektua, Hazitegiak izeneko sorkuntza-laborategia, Erakusleihoa eta Txikijazz eta Eskolatik Antzerkira programak.

vea antigona

vea-pekin

San Telmo eta erakusketa-eskaintza

245.263 lagunek bisitatu dituzte San Telmok kudeatzen dituen bi gune nagusiak, hau da, Museoa bera eta Urgulleko Donostiaren Historiaren Etxea. 2014an, 102.304 erabiltzaile izan ditu San Telmo Museoak: horietatik, 70.777 lagun erakusketek erakarri dituzte (eta horietatik, 9.563 izan dira bisita gidatuetan), eta 22.428k parte hartu dute Museoaren jarduera askotarikoetan.

Erakusketak, berriz, honako hauek: Galiarren aroan, Frivolité, Axel Hütte-ren Paisaia erdibitua, “200”, Ura, ibaiak eta herriak, Metrópolis, Julio Caro Baroja gogoan (1914-2914) eta Donostiako Itzulia.

600x247 90ppp 6

Lekukotza berriak gehitu zaizkio 2014an Museoaren erakusketa iraunkorrari Ahotsak egitasmoari esker, zeinak euskal gizarteko hainbat lagunen lekukotzak biltzen baititu, ondare immateriala (euskara) alegia, eta gure inguruko iraganaren ezagutza berreskuratzen laguntzen baitu.

Donostiara begira erakusketari dagokionez –Urgulleko Historiaren Etxean dagoena–, 142.959 bisitari izatera iritsi da, batez ere turistak.

Donostia Kulturaren beste erakusketei begiratu bat emanez gero, honako hauek ageri zaizkigu: Arbel beltza (Aiete K. E.), Mafaldaren 50. urteurrena, Zazpi emakume margolari, Iker Valle (Okendo K. E.), Begirada kontzienteak, Urak, ibaiak eta herriak, Vidas recicladas, Lankidetza aldaketarako, Deisign, Irudi fantastikoa (Zinea), Loiolako argazki zaharrak, Didier Petit de Meaurvilleren grabatuen argazkiak txuribeltzean eta Martuteneko argazki zaharrak (Loiola K. E.). Donostreet, Metamorfosia, Hiri Horizont3eak, Hiri Digitala (Ernest Lluch K. E.).

Jaialdiak

49. edizioan, Heineken Jazzaldiak 140.000 ikus-entzule izan zituen uztailaren 22tik 26ra egindako 112 kontzertuetan, 17 agertokitan; 12.650 ikus-entzule ordainduta izan ziren kontzertuetan. Beste guztiak doako 78 kontzertuetan izan ziren, eta horietan honako artista hauek hartu zuten parte: Chick Corea, Stanley Clarke, Bobby Mc Ferrin, Enrico Rava, John Scofield, Dave Holland, Marshall Allen, Dee Dee Bridgewater, Kristin Asbjornsen, Bugge Wesseltoft, Toshiko Akiyoshi, Lew Tabackin, Muhal Richard Abrams, Wadada Leo Smith, Maciej Fortuna, La Orchestre d’Hommes-Orchestres, Vintage Trouble, Ray Davies, Geroge Clinton, Ray Davies,The horrors, James Vincent McMorrow, Austra, Delorean, John Tilbury, Sabin Bikandi, Kukai dantza Konpania, Telmo trío, Iñaki Salvador, Andrej Olejniczak, Maciej Fortuna, Aitor Furundarena, René Marie, Joseba Irazoki, MazJeara´s Band, Roc’n Kids Band eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Musika Gela.

JAZZ John Scofield Trinitate Enparantza

Azken urteotan bezala, Jazzaldiak bertako 18 talde sartu ditu programazioan, lehiarik gabeko zenbait hautaketa-prozesuren bitartez: zuzenekoaren kalitatearen arabera, lan diskografikoen interesaren arabera, eta baita Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatoriarekin elkarlanean ere. Guztira, 35 euskal talde onartu ziren Jaialdiaren programazioan.

Donostiako Jazzaldia saria Toshiko Akiyoshi-ri eman zitzaion 2014an.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiak 25 urte bete zituen 2014an! Eta bere aldezkaririk handiena omenduz egin zuen hori: ikusleak. XXV. edizioak gehiago iraun zuen, eta maratoi zonbi bitxi bat egin zen, Behobia Z izenekoa, non herritar askok hartu baitzuten parte, bai eta Deisign artista donostiarraren erakusketak eta Irudi fantastikoa ere, Kutxaren Kubo aretoan. Horri guztiari esker, ikusleak gehitzea lortu zuen.

Robert Guédiguian marseillar zinegilea saritu zuen Giza Eskubideen Zinemaldiak, eta bertan emandako film batzuek hizpide ugari ekarri zuten, hala nola Ateak zabalduz edo Echeverriatik Etxxeberriara izenburukoek.

Literaktum literatura jaialdiak 12 jarduera programatu zituen 2014an; 1.183 lagunek hartu zuten parte, eta honako idazle hauen presentziaz gozatu ahal izan zuten: Dolores Redondo, Bernardo Atxaga, Clara Sánchez, Petros Márkaris, Ana Malagón, Iban Zaldua, Ana Morales, Nagore Legarreta, Imanol Epelde, Giogio Basmatti eta Anari, Jon Obeso eta Idoia Zabaleta.

dFERIA 2014ri dagokionez, Mugak izan zen gaia, eta 33 funtzio eskaini ziren Donostiako bederatzi agertokietan. 9.000 lagunek hartu zuten parte (333k, akreditatuta) Euskal Herriko Arte Eszenikoen feria nagusian, eta, sarreren salmentari esker, parte hartu zuten konpainiek dFERIAn inbertitutako dirua baino 7,5 diru gehiago bildu zuten. Ikuskizunen % 69 estreinaldiak izan ziren aldez edo moldez, eta, hartara, nabarmen geratu zen feriaren erakusleiho-izaera.

Poltsiko Antzerkiaren jaialdiak 2.108 lagun bildu zituen Donostiako taberna eta bestelako aretoetako 27 emanaldietan; urtetik urtera, gehituz doa euskarazko emanaldien eta ikusleen kopurua (10etik 13 emanaldi izatera pasa da, eta 501 ikusletik 895 ikuslera).

Donostikluba zirkuitu eta jaialdiari dagokionez, programaturiko 62 kontzertuek bertako musika-giroa sendotu dute Egia Kultur Etxeko Musikagela zerbitzuaren bitartez. 12.451 lagunek gozatu zuten hainbat artistaren lanaz; besteak beste, Quique González, The Sadies, bigott, The Stranglers, Future Islands, Mojo Workin jaialdia, Lurrazpizko Festa edo Donostia Revolution Jamrock3 izan genituen.

Jaiak

Parte-hartzea da, noski, Donostiako jaien alderdi sendoena. 50 ikastetxetako ia 5.000 haurrek desfilatu zuten Haur Danborradan, eta 15.468 lagunek helduen 128 konpainietan. 750.000 lagunek gozatu zuten Su Festen Nazioarteko 51. Lehiaketaz iazko Aste Nagusian; aste horretan, 1.046.348 lagunek hartu zuten parte guztira.

Zenbaketa luzea da. Hona hemen datu gehiago, kronologikoki: 600 haurrek baino gehiagok hartu zuten parte Errege Magoen Desfilean, 22 bertsolarik Bertso Egunean, eta 18 tribuk eta 360 kaldererok beren jaian. Inauterietan, berriz, 2.531 lagunek desfilatu zuten. 32.000 lagun eguneko, ikusle-kopuru hori kalkulatu zen Donostiako Estropadetan, non 33 traineruk hartu baitzuten parte; horietako zortzi, emakumeek osatuak. Eta 72.000 lagun bildu zituen San Tomas Feriak 235 posturen inguruan. Amaitzeko, 600 lagun inguruk osatu zuten Olentzero eta Mari Domingiren desfilea.

Donostia Kultura Festak unitatetik, auzoetako jaiak ere sustatu ziren (31 jairi lagundu zaie 2014an), bai eta jai erregionalak eta beste hiri batzuekiko senidetzeak ere.

PYROVISION-Concha de Oro 2014 luze

2014. urtea Donostia Kulturarentzat zer izan den laburtzeko errepaso honi buru emateko, % 28 gehitu dira www.donostiakultura.eus webgunearen bisitak (1.673.258) eta erabilera, eta sare sozialen ugaritze geldiezina, herritarrekiko komunikazio bide gisa, 58.000 jarraitzaile izan direlarik sare nagusietan (34.568 Twitter-en, 22.240 Faceboook-en, eta abar. Eta 873 produkzio kudeatu ditu Erakundeak Donostiako hainbat gunetan.