Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA

dFERIA14, Mugak

dFERIAren hogeigarren edizioan, 33 ikuskizun programatu dira, 26 emanaldi eta 9 agertokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia K. E.), Imanol Larzabal (Lugaritz K. E.), Intxaurrondo K. E., Atano III.a Pilota-lekua, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa eta Victoria Café.

Akreditatuei dagokienez, 2014an 333 izan ditugu; beraz, horrek esan nahi du aurreko edizioan baino % 10 gehiago izan direla. Guztietatik, 119 programatzaileak dira, 30 banatzaileak, 94 ekoiztetxe eta konpainien ordezkariak, 45 kazetariak eta beste 45 bestelako akreditatuak.

dFERIAn akreditaturiko programatzaileak hainbat herrialdetatik etorri ziren: Espainia, Mexiko, Uruguai, Peru, Polonia, Frantzia, Italia, Dominikar Errepublika, Danimarka, Costa Rica eta Kolonbia. Hala, konpainiek aukera asko izan dituzte Estatutik kanpoko kontratazioak lortzeko eta beren ikuskizunak nazioarteko merkatuetan banatzeko.

6.760 lagun baino gehiago izan dira programaturiko emanaldietan, eta aretoak % 80 bete dira batez beste. Ferian, oro har, 8.948 lagunek hartu dute parte, hau da, eutsi egin zaio iazko parte-hartze mailari. Sarrera-salmentari dagokionez, eutsi egin zaio aurreko edizioetako joerari.

Programaturiko Jarduera Paraleloetako parte hartzea –gehienak ikusle arruntei zuzenduak ziren– nabarmentzekoa da: 2.188 lagunek hartu zuten parte, era batera edo bestera.

dferia14 dferia2014128
Mugakoa, Dantzaz
dferia2014 dferia201484
La escuela de los vicios, Morfeo Tetro

 

PROGRAMACIÓN

PROGRAMAZIOA

26 ikuskizun programatu ziren, eta 33 emanalditan:

Berritasuna: Ikuskizunen % 69 estreinaldiak izan dira era batera edo bestera:

Estreinaldi orokorrak: Madifathinka (Ekaitz magikoa / La tormenta mágica), Ertza; Cuarteto del alba, Laurentzi Producciones; Mugakoa, Dantzaz Konpainia; Barbantxo, Logela Multimedia; Geltokia, Aukeran Dantza Konpainia.

Estreinaldiak gaztelaniaz: El amor después del amor, Ados Teatroa.

Estreinaldiak aretoan: Yo estuve allí... y no lo contaron como yo lo ví, Hortzmuga Teatroa.

Estreinaldiak Euskal Herrian: Petit Pierre, Bambalina Teatre; Casa de muñecas, CulturArts Generalitat Valenciana; Lo único que necesita una gran actriz es una gran obra y las ganas de triunfar, Vaca35, La escuela de los vicios, Morfeo Teatro, Mucho tiempo, muchas cosas, Provisional Danza; Memorias de un olvido, Compañía Esther Esteban; Barrocamiento, Siosi Teatro.

Estreinaldiak Estatuan: Hautsa, Parasite Kolektiboa; Rite of Spring-Extended, Granhøj Danse.

Estreinaldiak Europan: El vuelo, El Mura; Béisbol, Compañía Titular de Teatro de la Universidad Veracruzana.

Alegia, 2014ko edizioan, konpainiek berriro egin zuten apustu dFERIA den erakusleihoaren alde beren ikuskizunak estreinatzeko; horrek erakusten du zer balio ematen dion antzerki-sektoreak.

Arloka, % 53 antzerki-lanak izan ziren; % 39, dantza; eta % 8, multidisziplinarioak. Jatorriari dagokionez, berriz, % 53 Euskal Herriko produkzioak izan ziren; % 27, Espainiakoak; eta % 20, beste herrialde batzuetakoak.